Errituak

errituak

Urteko une batzuk bereziki egokiak dira berritzeko.

Proiektu berriak hasteko

Eta jada behar ez ditugun gauzak askatzeko.

DIAS LUNA LLENA EUS

Ilargi berriko egunak

solsticios EUS (1)

Solstizioak eta ekinozioak

Ilargi berriko asmoen errituala

Aurrekoa askatzeko eta zure bizitzan berria ereiteko uneak.

Ilargi berriak gure bizitzarako asmoak ereiteko aukera eskaintzen digu.

Ilargi bakoitzak energia berezia dakarren bezala, zure jaiotza-kartatik abiatuta, une bakoitzean energia hori arlo jakin batzuetan integratzeko eskuragarritasun handiagoa izango duzu.

Horregatik, erritual honek zuretzako gomendio berezi eta pertsonalizatuak barne hartzen ditu.

Nola egingo dugu?

1 – Zure jaiotza-karta ateratzeko eta zure bizitzako zein arlotan jarri nahi dituzun asmoak ezagutzeko galdetegi bat bidaliko dizut.

2 – Zuk partekatzen didazun informazioa zeruko energiaren eta ilargi berri honen energia zehatzaren arabera kontrastatuko dut.

3 – Zuretzako propioa izango den erritual bat bidaliko dizut, jarraitu beharreko urratsez urratsarekin.

izaro sellomancha

Solstizio eta ekinozioetako errituak

Urtaro-aldaketa ezagutu eta sentitzeko aurrez aurreko esperientzia.

“Magia biderkatu egiten delako elkartzen garenean”

Zerua guztiontzat bera bada ere, erritual baten indarra aldatu egiten da pantailak alde batera utzi eta elkarri begietara begiratzen diogunean. Solstizio eta ekinozioetako gure topaketak aurrez aurreko ekitaldiak dira, astrologia gorputzez eta arimaz bizitzeko diseinatuak.

Etor zaitez zirkulua partekatzera, taldearen bibrazioa sentitzera eta kontzientziaren bide hau bakarrik ez zarela egiten gogoratzera.

  • Aurrez aurre Gipuzkoan
  • Urtean 4 aldiz: irailean, abenduan, martxoan eta ekainean
  • Normalean ostiral edo larunbatetan izaten dira, solstizio edo ekinozioaren datatik gertu

Nire proposamenen berri izan nahi duzu?

Bat egin nire newsletterrarekin!

Hemen denboraldiko joera astrologikoak ezagutuko dituzu, eta lehen eskutik jasoko dituzu Astrologiaren aplikazio praktikoari buruz ikasteko nire hurrengo ikastaro, tailer eta errituen berritasunak.

Arduraduna: Izaro Susperregi. Helburua: informazioa bidaltzea eta merkataritza-prospekzioa kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: hornitzaile diren enpresa nazionalak eta tratamendu-arduradunak, Privacy Shield araubideari atxikiak. Eskubideak: datuetara sartzea, datuak zuzentzea eta ezabatzea, baita informazio osagarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza esteka honetan kontsulta dezakezu.