Zure burua ezagutzea da zalantza, nahasmen edo bizitza-aldaketa uneetan izan dezakezun itsasargirik onena.

Batzuetan ez dakigu ondo zer nahi dugun edo zein bide hartu. Geldirik sentitzea gerta daiteke, bizitzako egoerek gaindituta, edo, besterik gabe, jakin-min handia izatea zer dagoen zarata itzaltzen dugunean ikusteko, geure burua deskubritu eta ezagutzeko.
Edozein kasutan ere, norbera aurkitzea da izan daitekeen itsasargirik onena. Eta Astrologiak aukera hori oparitzen digu.
Astrologiak zure eboluzio- eta hazkunde-bidea argitasunez ikusteko aukera ematen dizu.
Zure astrologo gisa, modu argi eta ulergarrian erakutsi eta azalduko dizut, zure bizitzan behar duzuna eraman ahal izan dezazun.
Irakurketa bakoitza, benetan, elkarrizketa bat da. Eta gaztelaniaz zein euskaraz izan daiteke, zuk nahi duzun bezala.
Nik astroetako informazioa lurrera ekartzen dut, baina zure bizitza ondoen ezagutzen duena zu zara. Horregatik, zeruan ikusten dudanetik zer bizi izan duzun eta zer dagoen oraindik deskubritzeko elkarrekin berrikusiko dugu.

Astrologiaren inguruan jakin-mina sentitzen duzu? Orduan hasi hemen, zure jaiotza-kartaren irakurketarekin, autoezagutzarako iturri oso indartsua baita. Hau da beti Astrologia ezagutzen hasteko ematea gomendatzen dudan lehen urratsa.
Zure saioa erreserbatzean, jaiotze-data, lekua eta ordu zehatza eskatuko dizkizut soilik. Datu horietatik abiatuta, jaio zinen unean zerua nolakoa zen aztertuko dut: azterketa horri “jaiotza-karta” deitzen diogu.
Adostutako egunean online edo aurrez aurre elkartuko gara (Lezon, Gipuzkoan), eta zure jaiotza-kartak zuretzat duen informazioa partekatzen joango naiz.
Hala ere, elkarrizketa bat da, eta interesgarriena da zure jaiotza-karta zure bizitza-istorioarekin alderatzea, jakin dakiena zu zarelako. Baliteke zure kartako zenbait alderdi jada bizi izana, beste batzuk une honetako erronkak izatea, eta beste batzuk oraindik deskubritzeke egotea.
Elkarrizketa konfidentziala izango da, eta nahi baduzu grabatuta gera daiteke, berriro entzuteko aukera izan dezazun.
Urtero, gure bizitzako urte bakoitzak erronka desberdinak, bizitzako egoerak eta hazkunde pertsonalerako aukerak ekartzen dizkigu. Eguzkiaren Iraultzari esker, esperientzia horiek modu kontzientean igaro ditzakezu, bizitzak zugandik zer espero duen ikuspegi ebolutibo batetik ulertuz.
Jaiotza-karta jaio zinen uneko zeruaren argazkia den bezala, Eguzkiaren Iraultzak urte honetako zure urtebetetze unean astroak, ilargia eta planetak nola dauden erakusten digu, eguzkia jaio zinenean zegoen toki berera itzultzen denean.
Horrela, Eguzkiaren Iraultzaren irakurketan, zure urtea nola garatuko den ikus dezakegu:
Garrantzitsua da zehaztea jarraituko dugun ikuspegia psikologiko ebolutiboa dela, eta EZ iragarlea. Zure urteko energia nolakoa izango den begiratuko dugu, hau da, zein izango den joera. Irakurketa hau urtearen amaieran berriro entzutea gomendatzen dut, orduan izango baituzu bizitako guztiaren ulermen sakonagoa.


Zure seme-alabaren jaiotza-kartaren irakurketa egiteak bere benetako esentziari, talentuei eta beldurrei buruzko informazioa emango dizu. Bere behar sakonak ulertuko dituzu, eta argitasun handiagoa izango duzu nola gidatu eta lagundu jakiteko.
Haurren jaiotza-karta ikastetxeetan ere egin daiteke (familien baimenarekin), ikaskuntza prozesuan laguntzeko eta haur bakoitzaren ahalmena sustatzeko.
Askotan kanpoan bilatzen dugu benetan gure barnean duguna.
Hori oso ohikoa da lanbidea aukeratzeko unean: besteen itxaropenak edo familia-tradizioa jarraitzea, gure talentuei eta zoriontsu egiten gaituenari buruz hausnartu gabe; izan ere, gure lanbidea hor dago, gure Izatean.
Zenbait kasutan, familia-ondarea edo gomendatzen digutena jarraitzea egokia dela deskubritzen dugu. Beste batzuetan, berriz, gure zoriona beste lanbide batean egongo dela ikusten dugu.
Horregatik da hain garrantzitsua gelditzea eta autoezagutzea, eta hori da, hain zuzen ere, bokazio-orientaziora bideratutako irakurketan egiten duguna. Zurekin bat datozen eta nor zarenarekin lerrokatuta dauden talentuak zeintzuk diren aztertzen dugu, zure lanbidea aukeratzerakoan argitasun handiagoa izan dezazun.

Sinastria bi kartaren irakurketa bateratua da, eta bi pertsonaren arteko harremana nolakoa den ikusteko aukera ematen digu: bere indarguneak, ahulguneak, gatazka posibleen eremuak eta non egon daitezkeen aliantza handiagoak.
Horrela, Sinastriak giza harreman desberdinak aztertzeko aukera ematen digu, besteak beste: familian, bikotean edo eskolan.
PERTSONALAK
|


Baliteke nahasmen une batean egotea, laguntza bilatu izana eta bizi duzunari irtenbidea ikusten amaitu ez izana.
Hori bada zure kasua, irakurketa honetan une honetan bizitzen ari zaren trantsitu planetarioak aztertuko ditugu, honako hauek ulertzeko:
Horrela, argitasun handiarekin aterako zara, zure erronkek eta bizitzako egoerek zure eboluzio-bide propioan duten zentzua ikuspegi zabalago batetik ulertuta.
Astrologiako kontsulta puntuala aproposa da gai zehatz bat lantzeko, adibidez:
Irakurketa honetan, elementu astrologiko desberdinak aztertzen dira (jaiotza-karta, trantsituak, eguzkiaren iraultza…), ekartzen duzun gai zehatzean bereziki arreta jarriz.

Bat egin nire newsletterrarekin!
Hemen denboraldiko joera astrologikoak ezagutuko dituzu, eta lehen eskutik jasoko dituzu Astrologiaren aplikazio praktikoari buruz ikasteko nire hurrengo ikastaro, tailer eta errituen berritasunak.
Arduraduna: Izaro Susperregi. Helburua: informazioa bidaltzea eta merkataritza-prospekzioa kudeatzea. Legitimazioa: interesdunaren baimena. Hartzaileak: hornitzaile diren enpresa nazionalak eta tratamendu-arduradunak, Privacy Shield araubideari atxikiak. Eskubideak: datuetara sartzea, datuak zuzentzea eta ezabatzea, baita informazio osagarrian azaltzen diren beste eskubide batzuk ere. Informazio gehigarria: datuen babesari buruzko informazio osagarri eta zehatza esteka honetan kontsulta dezakezu.
¡Hola! Si tienes cualquier duda sobre mis consultas, formaciones y rituales escríbeme por aquí y te responderé lo antes posible.