Ikasi Astrologia

Zure jaiotza-mapa irakurtzen eta astrologia autoezagutza- eta garapen-tresna moduan hartzen lagunduko dizut.

Astrologia maite duzu eta pauso bat gehiago eman nahi duzu?

Zure jaiotza-mapa irakurtzen eta zeruak zuretzat uneoro dituen mezuak interpretatzen ikasi nahiko zenuke? 

Orduan mundu liluragarri honetan nire formakuntzen bidez buru-belarri murgiltzera gonbidatzen zaitut, astrologia erraz ulertuko duzu eta zeure burua eta ingurukoena ezagutzeko, zaintzeko eta garatzeko erabiltzen ikasiko duzu.

ChatGPT Image 1 jul 2025, 18 40 07

Astrologia orokorra formakuntza

Astrologiara hurbiltzeko eta hura ulertzeko eta oinarrizko ezagutza izateko hasierako ikastaroa.

Garbi ikusiko duzu astrologia zer den eta zure bizitzan argitasuna nola jar diezazukeen.

Iraupena: 10 ordu.
Formatua: online edo aurrez aurre.
Hurrengo datak: zehazteko.

ChatGPT Image 1 jul 2025, 18 45 44

Astrologiari buruzko oinarrizko formakuntza

Sakonki ikasiko dituzu astrologiaren oinarrizko kontzeptuak: planetak, zeinuak, etxeak, aspektuak.

Bukatzean, zure mapa irakurri ahal izango duzu eta familiakoen eta lagunen irakurketak egin.

Iraupena: 40 ordu.
Formatua: online edo aurrez aurre.
Hurrengo datak: zehazteko.

ChatGPT Image 1 jul 2025, 18 51 59

Astrologiari eta hezkuntzari buruzko ikastaroa

Gurasoentzako eta hezitzaileentzako ikastaroa, fokoa seme-alaben edo ikasleen bidelaguntzan jarrita, astrologia ulermen- eta enpatia-tresna moduan erabilita.

Iraupena: 16 ordu
Formatua: online edo aurrez aurre.
Hurrengo datak: zehazteko.

acceso

Jakin lehenbailehen nire hurrengo formakuntzak noiz izango diren

Bat egin berripaperarekin eta hurrengo ikastaroen deialdia ireki bezain laster jakinaraziko dizut.

izaro sellomancha
ChatGPT Image 1 jul 2025, 17 14 02

BAITA HAU ERE…

Hitzaldiak eta tailerrak

Astrologia deskubritzeak nuen neure buruaren eta nire bizitzaren irudia aldatu zuen.

Horregatik, astrologo naizen aldetik, asko gustatzen zait ezagutza hori jende gehiagorengana helaraztea, horrela beren bidean argitasun handiagoa izan dezaten.

Honi buruzko hitzaldiak ematen ditut:

Astrologia orokorra
Astrologia eta hezkuntza
Bizitzaren erdiko krisia ikuspegi astrologikotik.

Astrologiari buruzko gai jakinen inguruko tailerrak ere eskaintzen ditut: 12 ilargiak, Kiron, Merkurioren atzeraldia eta eklipseak, besteak beste.

Proposamen bakoitzean publikoari egokitzen natzaio, astrologiaren inguruan jendeak dituen interesak eta ezagutzak kontuan izaten ditut. Informazio gehiagorako, jarri nirekin harremanetan eta hitz egingo dugu.

Nire proposamenen berri izan nahi duzu?

Bat egin Telegram taldearekin!
Bertan jakin ahalko dituzu denboraldiko joera astrologikoen eta bizitzari aplikatutako astrologiari buruz ikasteko nire ikastaroen, tailerren eta erritualen berri.
Skip to content