Jakin bizitzak zer eskatzen dizun

Zure talentuak eta potentziala ulertu nahi badituzu edo aldaketa edo nahasmen uneetan argi bila bazabiltza: astrologian aurkituko duzu benetan zaren horrekin bat eginda aurrera egiteko gidatuko zaituen itsasargia.

IMG 5853 G

Kaixo, Izaro Susperregui

naiz eta ongietorria eman nahi dizut astrologiaren bidezko autoaurkikuntzarako eta hazkunde pertsonalerako espazio honetara.

Ziurrenik motibazio desberdinek ekarri zaituzte hona:

JAKIN-MINAK

Hobeto ulertu nahi duzu astrologia zer den eta zure autoezagutzarako nola izan daitekeen lagungarri jakin, espazio seguru, konfidentzial eta epaiketarik gabean.

ERANTZUNAK BILATZEAK

Bizi duzun bizi-unea ulertu nahi duzu, zure bidea argiago izan, edo agian, zure bizitzako lotura garrantzitsuren bat hobeto ulertu. 

ZEURE BURUAREKIN BAT EGIN NAHIAK

Zure esentziarekin konektatu edo birkonektatu nahi duzu, zure pasioekin, zure bokazioarekin... Beharbada zure lanbidea aurkitu nahi duzu, edo zeure burua berrasmatu.
izaro sellomancha

Hona ekarri zaituen arrazoia edozein izanik ere, nire asmoa beti da bera:

Astrologia zure bizitza zeure esentziarekin, zaren horrekin eta zure asmo pertsonalarekin eta bokaziozkoarekin lerrokatzen lagunduko dizun autoezagutzarako tresna izan dezazula eta astrologiaren bidez begirada zabaltzeko

Zeure burua ezagutzeko eta garatzeko onuragarriena zaizun energiarekin sintonizatzeko aukera izan dezazula.

Horretarako, nire kontsultetan, formazioetan eta erritualetan zeruan irakurtzen dudan informazioa era argi eta errazean helaraziko dizut. kontsultak, formakuntzak y erritualak.

kontsultak

Astrologia-kontsultak

Zure autoezagutza prozesuan bidaide izango nauzu, zeruko informazioa lurrera elkarrizketa erako topaketetan jaitsiko dizut, euskaraz zein gaztelaniaz.

Lezon, Gipuzkoan elkar gaitezke aurrez aurre, edota online, zure sentipenak, zalantzak eta gogoetak erosotasun osoz, etxean bazeunde bezala partekatzeko aukera izango duzun saio batean.

Kontsulta bakoitzean argitasuna eta esperientzien zentzua aurkitzen, zure benetako izatearekin berriro konektatzen, zeure burua entzuten eta zaren bezalakoa onartzen laguntzea da nire asmoa, horrela, zure garapenaren egiazko bidean aurrera egiteko.

Astrologia-kontsulta hauek eskaintzen dizkizut:

izaro sellomancha 1

formakuntzak

Astrologia-Formakuntzak

Nire formakuntzetan erraz ulertuko duzu astrologia, eta zure autoezagutzarako, zure eta zure ingurukoen zaintzarako eta garapenerako erabiltzen ikasiko duzu. autoconocimiento, tu autocuidado y evolución y el de las personas que te rodean.

Hauek dira gaur egun eskaintzen ditudan formakuntzak:

formacion inicial simbolo

Astrologia orokorrari buruzko hasierako formakuntza

Zeruko informazioa interpretatzen hasteko.

Astrologiari buruzko oinarrizko formakuntza

Ulertu zure jaiotza-mapa irakurtzeko oinarrizko printzipioak.

educacion simbolo

Astrologiari eta hezkuntzari buruzko ikastaroa

Ikusi nola lagundu eta gidatu haurrak beren esentzia onartuta.

talleres simbolo

Tailerrak eta hitzaldiak

Ikasi nola aplika dezakezun astrologia zure bizitzan modu erraz eta samurrean.

erritualak

Erritualak: gozatu berritasunaren energiaz zure bizitzan

Urtean zehar, eraberritzeko, proiektu berriak hasteko eta jada behar ez ditugun gauzak askatzekobereziki lagungarriak diren uneak daude:
que ya no necesitamos:

1 - Ilargi berriko egunak
2 - Solstizioak eta ekinokzioak

Zure energiarekin sintonizatzeko, zeruan pasatzen dena lurrean bizi duzunarekin uztartzeko erritualak eskaintzen dizkizut, bizitzan erakarri nahi duzuna ereiteko.
izaro sellomancha

Sarri esaten didate nirekin astrologia erraz bihurtzen dela.

Betidanik gustatu izan zait ikastea jakintza hori besteekin partekatzeko. Eta 2020an astrologo gisa formatu nintzenetik, astroen informazioa jaistea nire pasio bilakatu da.

Nire metodoa astrologia psikologiko eta ebolutiboan oinarritzen da, hazkuntza pertsonalarekin erlazionatutako astrologiaren adarrean.

Astrologia psikologiko ebolutiboak ez du iragartzen edo aurreikusten, zure bizitzako itsasargi moduan funtzionatzen du, zeruko energia zugan eta zure bizipenetan nola islatzen den erakusten dizun gida baten antzera.

Hala, ez zaitu ez aurrez prestatzen ez baldintzatzen, baizik eta zure autoezagutzatik abiatuta garatzera animatzen zaitu.

Nire proposamenen berri izan nahi duzu?

Bat egin Telegram taldearekin!
Bertan jakin ahalko dituzu denboraldiko joera astrologikoen eta bizitzari aplikatutako astrologiari buruz ikasteko nire ikastaroen, tailerren eta erritualen berri.
izaro sellomancha 1

¡Únete a Astrotxoko, la primera comunidad Astrológica en euskera!

CONTENIDOS SEMANALES en euskera PARA QUE PUEDAS ESTAR AL DÍA DE LA ACTUALIDAD ASTROLÓGICA
3 opciones para que profundices hasta dónde tu quieras.
Skip to content