Batzuetan ez dakigu zer nahi dugun edo zer bide hartu. Geure burua geldi senti dezakegu, bizitzako gertaerek gaindituta, edo besterik gabe zarata isiltzen dugunean zer dagoen ikusteko eta geure burua deskubritzeko eta ezagutzeko jakin-min handia izan dezakegu.
Edonola ere, geure burua aurkitzea da itsasargirik onena eta astrologiak aukera hori ematen digu.
Zure astrologoa izanik, era argian irakatsiko eta azalduko dizut, bizitzan behar duzuna eraman dezazun.
Irakurketak, egiaz, elkarrizketak dira eta euskaraz zein gaztelaniaz izan daitezke, nahiago duzun bezala.
Astroen informazioa jaitsiko dizut, baina zure bizitza ezagutzen duena zu zara. Beraz, zeruan ikusten dudan zer alderdi jada bizi izan dituzun eta zer dagoen deskubritzeko ikusiko dugu.
Hauek dira nire astrologia-kontsultan eskaintzen ditudan irakurketak:
Norbere burua ezagutzeko eta entzuteko bidearen hasiera
Astrologiarekiko jakin-mina duzu? Orduan hasi hemendik, jaiotza-maparen irakurketatik, norbere burua ezagutzeko iturri bikaina. Hori da astrologia deskubritzeko beti gomendatzen dudan lehenengo pausoa.
Zure saioa erreserbatzean, jaiotza-data, lekua eta ordua eskatuko dizkizut soilik. Datu horietatik abiatuta, jaio zinenean zerua nola zegoen aztertuko dut: azterketa horri “jaiotza-mapa” deitzen diogu.
Online edo aurrez aurre egingo dugu topo (Lezon, Gipuzkoan) adostutako egunean eta zure jaiotza-mapak zuretzat duen informazioa partekatuko dizut.
Hori bai, elkarrizketa bat da, oso interesgarria da bertan zure jaiotza-mapa zuk ezagutzen duzun bizitzaren historiarekin alderatzen joatea. Baliteke zure jaiotza-maparen zenbait alderdi bizi izana, beste batzuk egungo erronkak izatea eta beste batzuk oraindik aurkitzeko izatea.
Konfidentziala izango den elkarrizketa, nahi baduzu, grabatu egingo dugu berriz entzuteko aukera izan dezazun.
Zure urteko energia
Gure bizitzako urte bakoitzak hazkuntza pertsonalerako erronka, bizitzako une eta aukera berriak ekartzen dizkigu. Eta eguzki-itzulerak esperientzia horiek kontzienteki trantsitatzeko aukera ematen dizu, garapen-begiradatik bizitzak zutaz zer espero duen ulertuta.
Jaiotza-mapa zure jaiotza-uneko zeruaren argazkia bada, eguzki-itzulerak astroak, ilargia eta planetak zure aurtengo urtebetetze-egunean, eguzkia jaio zinen unean zegoen tokira itzultzen denean, nola dauden erakusten digu.
Hala, eguzki-itzuleraren irakurketan zure urtea nola joango den begira dezakegu:
Garrantzitsua da zehaztea jarraituko dugun ikuspuntua psikologiko-ebolutiboa dela, EZ prediktiboa. Zure urteko energia nolakoa izango den begiratuko dugu, hau da, zein izango den joera. Zure urtearen bukaeran berriz entzutea gomendatzen dizut; izan ere, orduan izango duzu bizitako guztiaren ulermen handiagoa.
Lurrean duzun misioa
Zertarako gaude munduan? Zer ikastera etorri gara eta zer eskaintzera etorri gara?
Gure bizitzei zentzua eta norantza ematen dieten galdera garrantzitsuak dira. Eta informazio hori guztia gure jaiotza-mapan dago, jaiotzen garenetik.
Irakurketa hau paregabea da aldaketa-, nahaste- edo trantsizio-uneetan argia aurkitzeko, baita profesionalki berrasmatzeko asmotan bazabiltza ere, inoiz ez baita berandu zeure burua aurkitzeko.
Aurkitu barnean dituzun talentuak
Askotan kanpoan bilatzen dugu benetan gure barnean duguna.
Oso ohikoa da hau lanbidea hautatzerakoan: besteen espektatibak jarraitzea edo familiaren tradizioa, gure talentuen inguruan eta zoriontsu zerk egiten gaituen gogoeta egin gabe, gure lanbidea benetan gure izatean dagoenean. reflexionar sobre nuestros talentos y qué nos hace felices, cuando realmente nuestra profesión está ahí, en nuestro Ser.
Kasu batzuetan deskubrituko dugu familia-legatuarekin jarraitzea edo gomendatzen digutena egitea zuzena dela. Beste batzuetan, gure zoriontasuna beste lanbide batean egongo dela ikusten dugu.
Horregatik da hain garrantzitsua gelditzea eta norbere burua ezagutzea, eta hori da zehazki bokazio-orientaziora zuzendutako jaiotza-maparen irakurketan egiten duguna. Dakartzazun talentu horiek zein diren eta zaren horrekin lerrokaturik dauden begiratzen dugu, zure lanbidea hautatzerakoan argitasun handiagoa izan dezazun. claridad a la hora de escoger tu profesión.
Bakoitzaren potentziala garatzeko eta bidelagun izateko ulertzea
Zure seme-alabaren jaiotza-mapa irakurtzeak bere benetako esentziari, talentuei eta beldurrei buruzko informazioa emango dizu. Bere sakoneko beharrak ulertuko dituzu eta nola gidatu eta lagundu jakiteko argitasun handiagoa izango duzu.
Haurrentzako jaiotza-mapa eskoletan ere egin daiteke (familien baimenarekin) haur bakoitzaren potentziala indarturik ikasketa-prozesuan bidelagun izateko.
Familiarekin, bikotekidearekin, eskolarekin edo enpresarekin
Sinastria bi maparen arteko irakurketa bateratua da, bi pertsonaren arteko erlazioa nolakoa den ikusteko aukera ematen digu: indarguneak, ahuluneak, balizko gatazka-alderdiak eta non egon daitezkeen aliantza gehien.
Hala, sinastriak hainbat giza erlazio aztertzeko aukera ematen digu:
PERTSONALAK
| ENPRESARENAK
|
Bizitzako uneak ulertzeko
Baliteke nahaste-une batean egotea, laguntza bilatu izana eta bizitzen ari zaren horri irteerarik ikusi ez izana.
Zure kasua bada, irakurketa honetan momentu honetan zer planeta-trantsitu bizi duzun begiratuko dugu, hau ulertzeko:
Horrela, argitasun handiarekin joango zara, zure erronkek eta bizitzako egoerek zure garapen-bidean zentzua dutela argiago ikusita.
Ulertu bizipenak, egoerak eta emozioak
Astrologiako aldizkako kontsulta ezin hobea da gai zehatz bati heltzeko, adibidez:
Irakurketa horretan hainbat elementu astrologiko begiratzen dira (jaiotza-mapa, trantsituak, eguzki-itzulera, etab.) dakarzun gaiari arreta berezia jarrita.